2019ko irailaren 13an Katxiña Txakolindegiko lorategian Reggae festa antolatu zen uda garaiari amaiera emateko aitzakitan. Bertako osagaiak marmitakoa, Katxiña Txakolina, lagunak eta reggae musika ona izan ziren.

Orioko Hereje Figthers taldea King Konsul-en kolaborazioarekin aritu zen gaua girotzen. Reggae kantek oso giro ona jarri zuten lagun arte baketsu eta alaia sortuz. Ilargi beteak ere bertan egon nahi zuen gauaren magia areagotzeko. Amaieran DJ Arina izan zen musika jartzen.

Zer dago ba lagun artean ilargi beteari reggae dantzatzen aritzea baina ederragorik?