Txakoli Katxiña upategia

Markaren historia

Euskal Herria itsaso eta mendien lurraldea da. Bere paisaia berdearekin, nazioartean ezaguna da gastronomiagatik. Penintsularen iparraldean gaude, eta bizirik mantentzen ditugu ohiturak, kultura eta hizkuntza, Europako zaharrenetakoa.

Donostiatik hamar minutura, Orioko arrantza-herrian, gure familiak berrogei urte baino gehiago daramatza gastronomian, bai Katxiña Erretegian (1978-2018), bai 2016tik aurrera Katxiña Upaitegia Jatetxean. Bi horiek bereziki ezagunak dira euskal kostaldeko gastronomiaren alderdirik bikainenak eskaintzen dituztelako egur-ikatzezko parrillan egindako platerak. Upaitegian egiten ditugun ardoak beti izan dira gure arrainen eta parrillako haragien uztarketa ezin hobea.

Sariak

Mahastiak

Hondarrabi Zuri barietatea duten ardoak egiten ditugu, Euskal Herrian bakarrik landatzen den barietate autoktonoa, Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren babespean.

Kantauri itsasoak bustitako lur honetan, ardo bikainak lortzeko, beharrezkoa da kokapenik onena bilatzea eta mahastia asko zaintzea. Horretarako, hegoaldera begira dauden zortzi hektareako lursailak aukeratu genituen, Oria ibaiaren bokalean amaitzen diren terrazetan kokatuak. Hortik iristen da itsasoko haize leuna, mahastiak leunki laztantzen dituena. Gure mahatsen heltze bikainerako bereziki aukeratutako tokia da.

Lurra zaintzea funtsezkoa da, bertatik ateratzen baitira ardoak garatzeko elikagai egokiak. Horregatik, arreta bereziz zaintzen dugu lurzorua, bere ziklo naturala modu jasangarrian mantenduz.

Mahasti-lanak egiten ditugu kalitatezko ardo orekatuak eta benetakoak sortzeko.

Consultar precio

    PARTEKATU