Ingurua
Gastronomia
Euskal Herria, besteak beste, gastronomiagatik da ezaguna, Michelin izarrak dituzten jatetxe gehien dituen lurraldea da. Ohikoa da bost mila elkarte gastronomiko baino gehiagotako batean lagunekin eta familiartekoekin elkartzea janaria prestatu eta jateko.
ORIO, arrantza-herria izanik, arrain-erretegiengatik da ezaguna. Bisigua, Orio estilo, eskari handienetakoa duen platera da eta jende asko gerturatzen da herrira dastatzeko gogoz.
Kultura
Euskaldunak euskaraz komunikatzea ohikoa da. Euskal Herria ekonomikoki penintsulako lurralde garaituenetakoa da eta Europako herri zaharrenetako baten kultura eta hizkuntza oso ondo mantentzen jakin izan du.
Kirola
Herri-kirolak antzinako lanbideekin daude lotuta, esate baterako, aizkolarien enbor-mozketa, harginen harri-altxatzea edo balea-arrantzaleen arrauna.
ORIO, Kantauriko beste arrantza-herriak bezala, balearen arrantzaren mende zegoen neurri handi batean. Ahalegin handiak egiten zituzten gizonek gogor arraun egin zezaten prestatzen. Diotenez, Kantauriko azken balea 1901ean arrantzatu zuten Orion. Gaur egun, arrauna adin desberdinetako gizonak eta emakumeak lehiatzen diren kirol bihurtu da, eta, zehazki, Orio da Espainia mailan lehiaketa gehien irabazi dituen taldea.