Historia

Jose Miguel Zendoia, familiako aita, izan da Katxiña Txakolinaren sustatzailea. Hondarrabi Zuriko mahats-parrak bere jaiotetxearen sarreran egon izan dira aintzinatik. Belaunaldiz belaunaldi, familiako ohitura izan da txakolina egitea lagunen eta familia artean gozatzeko.

Maria Pilar Etxezarreta, familiako ama, Orion ezagutu zuen, Donostia ondoan dagoen arrantza-herrian. Elkarrekin, familian, berrogei urtez aritu ziren parrillan egindako arrain eta haragiak eskaintzen Katxiña Erretegian. Produktu freskoaren eta kalitatezkoaren aldeko apustua egin zuten beti. Horregatik egin ziren ezagunak euskal gastronomian.

Jose Miguel Zendoiak txakolina egiten jarraitu zuen. Arbasoen pausoei jarraituz, berak egiten zuen eta lagunei probatzeko ematen zien. Jangelara sartu aurretik parrillara gerturatzen ziren agurtzera eta bertan atera bere uzta eta lagunen iritzia jasotzen zuen. Txakolina oso gustukoa zuen jendeak, baina arazo bat zegoen, etiketarik gabe ezin zuten mahaira atera. Hori egiteko gogo bizia zuten, eta Iñaki eta Izaskun Zendoia seme-alabek hori ikusirik, ametsa egia bihurtzea erabaki zuten.

Horretarako, zortzi hektarea mahasti landatu zituzten, eta Katxiña Upategia eraiki zuten, txakolina ekoizteaz gain, bisitariei euskal kostaldeko txakolinarekin eta gastronomiarekin lotutako euskal sukaldaritza eskaintzeko. Katxiña Upategia bezeroak esperientzia enogastronomikoa izan dezan diseinatu zen eta jardinaz eta inguruko natura berdearen paisaiaz ere gozatu ahal izateko.

2014an, Katxiña Txakolina merkaturatu zen, eta ohore handiz jarri zuen Jose Miguel Zendoiak bere erretegiko mahaietan. 2016an Katxiña Upategia Jatetxea ireki zen eta 2018an Jose Miguel eta Maria Pilar gurasoek erretegi itxi eta merezitako atsedena hartu zuten erretiroagatik. Egun, Iñaki eta Izaskun Zendoia seme-alabak gogo biziz zuzentzen ari dira upaitegia, bertan txakolina, jatetxe zerbitzua, banketeak eta enpresa ekitaldiak eskaintzen dituzte.

2018an, Katxiña Upategia Jatetxeak “2018ko Munduko Luxuzko Erretegi Onena” saria jaso zuen. Berri horrek pozez bete zituen, eta asko animatu zituen hasitako bideari jarraitzera. Familia osoa poztu zuen albiste bikaina izan zen.

2020an, Katxiña Upategia Jatetxeari lehen Sol Repsol saria eman zioten. Aurrera egitera animatuta eta espiritu ekintzailearekin, 2022an bigarren Sol Repsol saria jaso zuten, 2023an berretsia.

PARTEKATU