Katxi Extra Brut

Barietatea: Hondarrabi Zuria % 100
Lurra: buztin-hareatsua

8 hektarea mahasti ditugu terrazetan, guztiak hegoaldera begira. Kantauri itsasoari bizkarra emanez eta Oria ibaiaren bokalera jaisten diren terrazetan kokatzen dira, pasabide aireztatu bat osatuz, mahastiei itsasoko brisa emanez.

Mahats-bilketan eskuz aukeratzen ditugu Katxi Basque Extra Brut egiteko hoberen egokitzen diren mahats-mordoak. Lehen hartzidura altzairu herdoilgaitzezko andeletan egiten dugu, eta bertan zazpi hilabetez egoten da ardoa pausatzen. Data horretatik aurrera, botilara pasatuko dugu bigarren hartzidura egiteko. Gutxienez hemezortzi hilabetez botilan egon ondoren, hartzidurako hondakinak kendu eta merkaturatzeko prest izaten da Katxi Extra Brut ardo fin eta bikaina.

Fitxa deskargatu

Dastatze-oharrak

Hondarrabi Zuri % 100 mahatsarekin egindako ardo aparduna aurkezten dugu, ahosabaia harritzen duen ukimen sedoso eta finarekin. Arina ahoan, mahats zapore afrutatua eta eskualdeko freskotasuna senti daitezke

Zerbitzu-proposamena

Katxi Extra Brut ospatzea merezi duten une berezi horiei puntu ezin hobea emateko pentsatuta dago.



Sariak

Egiaztatu prezioa

    PARTEKATU