Azken urteetan Basque Culinary Center-ek parrila ikastaroa eskaintzen du urte sasoi honetan. Herrialde ezberdinetako ikasleak gerturatzen dira ikastaro hau jasotzera. Janari klase bakoitzak behar duen erretze prozesua, erretzeko era ezberdinak eta honetarako erabili behar diren materialak izaten dira hizpide.
Iñaki Zendoiak Bodega Katxiña jatetxean erretzen dituen arrainen erretzeko era irakatsi die. Jarraian bakoitzak bere arraina erre, prestatu eta jateko aukera izan zuten.
Ikasle gehienak hosteleritza mundutik datoz eta parrilan ikasteko gogotsu. Poza ematen du parrila mundua nola profesionalizatzen ari den ikusteak.
Laster arte!