Maiatzean izango da “New York International Wine Competition”, munduko ardo-lehiaketa garrantzitsuenetako bat. Epaimahaikide gisa esparru ugaritako merkatariek parte hartzen duten ardoen nazioarteko lehen lehiaketa dela eta bereizten da gainerakoetatik: txikizkakoen dendak, jatetxeetako jabeak, sommelier-ak, hoteletako edarien zuzendariak, banatzaileak eta inportatzaileak. Hauek dira sariak: Brontzezko, Zilarrezko, Urrezko eta Urre Bikoitzezko dominak. Ondoren, dominak hauei emateko aukera ere badago: “Urteko Mahastia”, “Urteko Banatzailea” eta “Urteko Inportatzailea”.
2017ko edizioan, Katxiña Txakolinak Espainiako ardo zuri onenaren Urrezko Domina lortu zuen. Ardoaren fase bakoitzean kalitatea mantentzeko ahaleginari egindako aitorpena da.
Urtez urte, txakolinak mugak hausten ditu, eta nazioartean gero eta izen handiagoa duen eta preziatuagoa den ardoa da.