2016ko uztailean zabaldu zenetik, jatetxeak jaso dituen balorazio positiboetan oinarrituta jaso du izendapena. Iñaki Zendoiak zuzenduta, gogoa eta ilusioa izan dira Katxiña Upategia taldearen oinarria. Horri esker, hain denboraldi laburrean, mundu mailan izena hartu du honen moduko izendapenei esker.

Sarien antolakuntza Hego Afrikan dago eta munduko herrialde guztietan aukeratutako jatetxeetara zabaltzen da. Katxiña Upategia Jatetxea munduko luxuzko erretegien sekzioan izendatu dute.

Apirilaren 3an herri-botaketari ekingo zaio; bertan, jendeak gustukoena duen establezimenduari eman ahal izango dio botoa eta maiatzaren 3ra arte iraungo du. 2018ko sarien gala Irlandako Galgorm Resort and Spa-n izango da.

Jatetxeak elkarren artean lehiatuko dira. Egun, sareetan gure iritzia ematearen joera gero eta handiagoa da. Horri esker, Orioko familia-kutsuko jatetxe bat munduko luxuzko jatetxe onenen artean hautatu dute.

 

http://www.luxuryrestaurantawards.com