Bodega Katxiña Jatetxeak bere bigarren urteurrena ez du nolanahi bete. Larunbat honetan uztailak 14 Erresuma Batuko Belkfast hirian “Munduko luxusko erretegirik hoberenaren saria” jaso dute. Bertara Iñaki eta Izaskun Zendoia anai arrebak Jose Migel eta Maria Pilar gurasoekin bertaratu dira.
2018ko World Luxury Restaurant Awards sari banaketa Galgorm Spa & Ressort jauregian gertatu da. Glamour handiko sari banaketa izan da, kontinente ezberdinetako parte hartzaileak zeudenez, soineko apainez aparte, jantzi regionalak eta zenbait osagarri erlijiosoz jantzi zen gala afaria.
Duela bi hilabete iritsi zitzaien munduko luxusko jatetxeen sarietara nominatuak izan zirela aipatzen zuen notizia. Ezustean jaso zuten baina sekulako ilusioarekin. Nominazio hau, horren epe muga txikian Bodega Katxiña jatetxeak jaso dituen hainbeste iritzi positiboengatik lortu dute. Hau izan da Afrika hegoaldean kokatuta dagoen sarien antolakuntzari deigarria iruditu eta txapelketan parte hartzera gonbidatu zituztenaren arrazoia.
“Berri honek sorpresan harrapatu gintuen. Sekula ez genuen pentsatuko mundu zabaleko beste luxusko jatetxeen artean izango ginenik” diote anai arrebek “Baina haratago, handik hilabete batera irabazle suertatu ginela adierazi zigutenean.”
“Sari hau bereziki gure gurasoei zuzendu nahi diegu, 40 urtetan egunero egunero beren bizitza hosteleritzari eman izangatik. Baita Bodega Katxiñako talde guztiari, beraiengatik ez balitz hau ez litzateke posible izango. Mila esker gurekin taldea osatu nahi izanagatik, argi dago elkarren artean emaitza zoragarriak lortzeko gai garela.”
“Azkenik mila esker gure bezero eta lagunei, gugan jarritako konfidantzagatik eta hau egi bihurtzeagatik.”